Donostia
“L.M.06 - TXOMIN ENEA” eremuaren eraldaketaren abiapuntua urbanizazioaren sestra orokorra +7,00 kotatik gora igotzeko premia da, hori nahikoa bailitzateke auzoan urtez urte gertatzen diren uraldiak saihesteko. Urbanizazioaren sestra-handitze hori harri-lubetazko horma baten bidez egikaritu da, haren bidez urbanizazioa esaten zaionaren eta ibai-parkearen esparruak mugarriztatzen baitira.
Ibai-parke hori auzoko eremu handi, libre eta berde gisa dago ulertuta, herritarrentzat paisaia- eta natura-interes handiko gune handi bat izatea baitakar. Auzoaren antolamenduan, etorbide nagusi bat sortzea planteatu da, Urumea ibaiaren ardatzari paralelo egongo litzatekeena pitin bat eta auzoa egituratzeko ardatza izango litzatekeena. Etorbide hori biribilgune berritik abiatzen da eta, oraingoz, “L.M.07 - ANTZITA” eremuko industria-garapenaren parean amaituko da.
52.944.551,30 €