Irura eta Sestao
10 m-rainoko eraztunak ekoizteko linea berria ezartzea eta 5. nabea eta 6. lurzatia egokitzea (Sestao).
Munduko ijezteko makina handiena hartzeko beharrezkoak diren elementuak eraikitzea eta gunea egokitzea izan zen lana. Berekin ekarri zuen lehendik zegoen hozte-tanga eraberritzea, kubikazioa murriztuta eta erdian hobi lehor bat lortuta, gero ijezteko makina bertan kokatzeko, ekoizpenerako gune berriak prestatzea, igaro eta ibiltzeko toki berriak, ekoizpeneko produktuak biltegiratuta edukitzeko gune berriak, eta ijezteko makinaren hobia eraikitzea, makina horrek funtzionatzeko behar dituen elementu eta galeria guztiekin.
Horretarako, -8,5 m-ko kotaraino hondeatu behar izan zen, lauzaren akabera-kota -6,5 m-koa izatea lortzeko. Eta hori guztia, gainera, lantegiaren ekoizpena eten gabe eta hondeatzearen inguruetan 185 t arteko makineria ibiltzea ahalbidetuta egin behar izan zen.
2.315.850 €