Mutrikuko porturako itsas sarbidea hobetzeko lanaren proiektua eta obra-zuzendaritza

Kokalekua

Mutriku

Deskribapena

Babesteko kai-mutur berria sortzea, Mutrikuko porturako itsas sarbidea hobetzeko, eta energia sortzeko planta bat ezartzea, OWC motakoa.

Sartzeko bidearen luzera 375 m ingurukoa da. Haietatik ia 100 lehenak jada badagoen iparraldeko kai-muturrera atxikita daude, eta gero biraketa bat egiten da ipar-mendebalderantz eta kai-mutur horretatik askatzen da.

Bidearen amaieran, babesteko kai-muturra hasten da. Bi lerrokatze zuzenek eta 185 m-ko erradioa duen bihurgune zirkular batek eratuta dago, N 80 graduko norabide-garapen batekin bidetik abiatuta, 70 metro inguruko luzeran (eta bertan dago A muturra), eta E 39 norabide-garapen batekin, 360 metro inguruko luzeran (eta haren bukaeran B muturra dago).

Zenbatekoa

13.297.906,95 € (OWC zentrala ez dago barnean)